TITULUEN ESKAERA

 

DBH

Derrigorrezko bigarren hezkuntza gainditu duen ikasle orori etapa honetako titulua (papera) ematen zaio. Titulua hartzeko ez da ezer ordaindu behar eta ez da ezer berezi egin behar hartzeko; institututik deituko zaio ikasle bakoitzari titulua hona iristen denean.

Tituluak gainditu eta hurrengo urteko otsaila aldean ailegatu ohi dira.

 

BATXILERGOA

Edozein modalitateko batxilergoko titulua eskuratzeko eskaera formala egin behar da institutuko idazkaritzara.