Gure ikastetxea

 

 

Barañaini buruz

 

 

Historia pixka bat

 

 

Non gaude

 

 

Barañain (Nafarroa)

 

Barañain, Iruñeko erdigunetik oso hurbil dagoen herria da.

Datuak
azalera: 4'31 km²
altuera itsasoaren gainetik: 450 m
biztanle kopurua: 22.000 inguru

Geografikoki, Barañain, Iruñea bezala, Arga ibaiaren gaineko terrazan kokatzen da. Administratiboki 1985.era arte Zizur zenaren barruan zegoen baina handik geroztik udala independientea da.

Biztanleria gorakada handia eta azkarra izan du azken urteotan. 1960. urtean Barañain herri txikia eta nekazaria zen, 6

6 biztanlerekin, orain berriz 22000ra heldu da.

Etengabeko hazkunde hau 70eko hamarkadan suertatu zen industri prozesuaren hastapena eta garapenarekin batera. Barañain ondoan Landaben industrialdea sortu zen, eta honekin batera etxebizitzen beharra. Dena den, Barañaingo bilakaera urbanistikoa 80 eta 90eko hamarkadan jarraitu da. Egoitz gunea edo hiri bezala sortu arren, badauka herri baten nortasuna, arlo ezberdinetan nabarmentzen dena.
Zerbitzu publikoak oso garatuak daude: eskolak, osasun etxea, polikiroldegia, kiroletako instalazioak, musika eskola, kultur etxea, auditorioa...

Informazio gehiago:

www.baranain.es