GERTAKIZUN PLANA

Azken eguneratzea: Osteguna, 15 Urria 2020

Hemen kontsultatu dezakezu gertakizun plana eguneratua

2020-2021 IKASTURTEKO HEZKUNTZA JARDUERA PRESENTZIALA AURRERA ERAMATEKO PREBENTZIO ETA ANTOLAKUNTZA PROTOKOLOA

(urriak 15ean eguneratua)

Alaitz BHI

A.- IKASTETXEEN ANTOLAKUNTZARI BURUZKO ZENBAIT GOGOETA OROKOR.

Ardatz nagusiak.

Helburu nagusia izanik COVID-19aren aurrean langileen eta ikasleen segurtasuna eta osasuna bermatzea, dokumentu hau lau ardatz nagusiren inguruan eratu da:

- Kutsapenak saihestea         

- Ikastetxeetan gerta daitezkeen kasuak garaiz detektatzea eta isolatzea.

- Lehentasuna ematea irakaskuntza presentzialari eta ikasle kalteberenen arretari.

- Familiako eta laneko bizitzak bateragarriak izatea, ikastetxean ikasleen arreta egokia bermatuz.

Frogatuta dago edozein patogenoren kontrolerako bi alderdi nagusi hartu behar direla kontuan:

      Hezkunza komunitatea jakinaren gainean izatea.

            Oso garrantzitsua da, beraz, prebentziorako, higienea mantentzeko eta osasuna sustatzeko helburuz Planean jasotzen diren eta ikastetxeetan ezarriko diren neurriei buruzko informazioa hezkuntza komunitate osora zabaltzea eta ongi uler daitezen bermatzea.

            Helburua hau da:

- Ikastetxeko langileei informazioa emanen zaie eta prebentzio- nahiz higiene-neurriei buruzko trebakuntza eskainiko zaie, eta haiek erraztuko dute hezkuntza komunitateko gainerako kideekiko komunikazioa.

- Informazioa igorriko zaie familia guztiei, eta kanal ireki bat mantenduko da, sor litezkeen zalantza guztiak argitzeko.

- Infografia, kartel eta seinaleen erabilera indartuko da, prebentzio- eta higiene- neurriak betetzea sustatzeko. Informazio hori osasun-agintarien irizpideen arabera eguneratuta dagoela zainduko da.

Antolakuntzari dagokionez, litekeena da zenbait neurrik jarduera edo metodologia batzuen gauzapena mugatzea, eta kasu horietan malgutasunez ezarriko dira, une epidemiologikoaren arabera egokituz, eta era murriztaileagoan edo malguagoan ezarriz, unean uneko arriskuak eta onurak baloratuta.

Sektoreen sistema.

Ikasle talde desberdinak, ahal den neurrian, eskura dauden ikasgela desberdinetan banatuko dira, horrela, klaseen arteko tarteetan lekualdaketa ezinbestekoetaraino murriztuko da.

Sektore batek baino gehiagok sarbide bera erabili behar dutenean (sarrera, pasabideak, eskailerak, etab.) modu mailakatuan eginen dute, pilaketak eta eremu komunetan guztiak aldi berean ibiltzea saihesteko.

B.- EGOEREN SAILKAPENA UNEAN UNEKO OSASUN EGOERAREN ARABERA.

B.1.- 1. egoera: Egoera hau “Normaltasun berria” deitu den horri dagokio; egoera honetan, kutsatzeko arriskua txiki xamarra da eta fokuak kontrolatzeko gaitasuna, berriz, handia.

1.- Taldeen eta ordutegien antolaketa.

Egoera honetan arreta presentziala bermatuko da ikasle guztientzat, eskola-egun guztietan, gutxienez 2,25 m2 ikasleko ratioa ahal den neurrian errespetatuz.

  1. egoera honetan, helburua irakasleak eta ikasleak sektoreetan biltzea bada ere, helduak mugitu daitezke sektore batetik bestera, eta sektore baten barnean ere bai, ezarritako higiene-neurriak betez gero. Ikasleei dagokienez, ez dute partekatuko ahal den neurrian beren erreferentziazko ikasgela beste ikastaldeetako ikasleekin. Bikoizketako eta irakaskuntza espezifikoetako ikasgelei dagokienez, ikastalde desberdinetako ikasleek erabiltzen ahalko dituzte, higiene-, desinfekzio- eta aireztapen-neurriak betetzen badira.
  2. egoeran, ikastetxeko bizitza normaltasunaren barnean dago, indar bereziz zaintzen dira urruntze- eta higiene-neurriak (1,5 metroko tartea, maskara higienikoa, tartea gorde ezin bada, eskuak maiz garbitzea eta hidrogela) eta arlo edo sektore desberdinetako ikasleen arteko interakzioa saihesten da.

Garrantzitsua da azpimarratzea ikasleek beren lanerako materiala eduki behar dutela, ahalik eta gehien saihesteko materiala partekatu behar izatea.

Ikasleek ohiko ordutegiak izanen dituzte. Ikastetxeetako arduradunek sartzeko eta ateratzeko uneak mailakatuak izan daitezen banatuko dituzte taldeak, kontuan hartuta azkenak sartzen diren taldeak ateratzen ere azkenak izanen direla. Antolakuntza-neurri horiek erreferentziazko ikuskatzaileari aurkeztu behar zaizkio, eta ondoren familiei, eskola-jarduerak hasi aurretik.

Klaseko lehenbiziko eguna erabiliko da, besteak beste, ikasleei eta haien arduradunei azaltzeko sarrera eta irteerako ordutegiak, harrera-guneak eta patioko jostalekuak, eta sartzeko eta ateratzeko dagozkien ibilbideak. Horien berri familiei ere eman beharko zaie, ikasturtea hasi aurretik.

Gorputz Heziketa

Gorputz Heziketako irakaslegoak klaseak aire librean emango ditu ahal den neurrian.

Aire librean lan egitea posible ez denean, ondo aireztatutako guneak erabiltzen saiatuko da, tamaina egokia dutenak eta segurtasun tartea bermatzen dutenak. Ekintza fisiko mota guneen ezaugarrien araberakoa izango da. Betiere instalazioak aldian-aldian aireztatuko dira.

Ikasgaia aipatutako baldintzetan eman ezin ez bada, erreferentziako ikasgaietan eman ahal izateko moduan moldatuko dira.

 B.2 2. Egoera: egoera horretara igaroko da osasun-agintariek hala ezartzen dutenean, eta sektoreen blokeo indartua abiaraziko da.

Antolakuntza 1. egoeraren irizpideei jarraituz egingo da, eskola egunaren amaiera 15:00etara aurreratuz.

Ordutegia honako hau izango da:

DBH
1. Saioa: 8:15 - 9:10
2. Saioa: 9:10 - 10:05
3. Saioa: 10:05 - 11:00
Atsedenaldia: 11:00 - 11:25
4. Saioa: 11:25 - 12:20
5. Saioa: 12:20 - 13:15
6. Saioa: 13:15 - 14:10


Batxilergoa
1. Saioa: 8:20 - 9:15
2. Saioa: 9:15 - 10:10
3. Saioa: 10:10 - 11:05
1. Atsedenaldia: 11:05 - 11:30
4. Saioa: 11:30 - 12:25
5. Saioa: 12:25 - 13:10
2. Atsedenaldia: 13:10 - 13:20
6. Saioa: 13:20 - 14:10
7. Saioa: 14:10 - 15:00

Hezkuntza Sailak eman ditzakeen errefortzuko langileak, egoeraren arabera, zaintzak, arruntak nahiz atsedenaldikoak, hobetzeko, bikoizketak egiteko, etab., erabiliko dira, zuzendaritza taldearen esanetara.

Egoera honetan ikastetxeak antolatutako eskolaz kanpoko ekintza guztiak bertan bera geratuko dira. Beste talde edo administrazioek antolatutako ekintzak osasun agintariek une bakoitzean zehazten dutenaren arabera egingo dira.

Ekintza osagarrien kasuan, osasun egoeraren araberan egin ahal izango dira.

Gorputz Heziketa

Gorputz Heziketako irakaslegoak klaseak aire librean emango ditu ahal den neurrian.

Aire librean lan egitea posible ez denean, ondo aireztatutako guneak erabiltzen saiatuko da, tamaina egokia dutenak eta segurtasun tartea bermatzen dutenak. Ekintza fisiko mota guneen ezaugarrien araberakoa izango da. Betiere instalazioak aldian-aldian aireztatuko dira.

Ikasgaia aipatutako baldintzetan eman ezin ez bada, erreferentziako ikasgaietan eman ahal izateko moduan moldatuko dira.

B.3 3. egoera: egoera horretara igaroko da osasun-agintariek hala ezartzen dutenean.

Ordutegia 2. egoerako bera izanen da.

Aurrez aurreko eta urrutiko irakaskuntzak astero txandakatuko dira. Horretarako, astebetez talde bakoitzeko ikasleen erdia ikastetxean geratuko den bitartean, beste erdiak klaseak etxetik jarraituko ditu, bi erdiek ordutegi berbera izanik. Hurrengo astean aurreko astean zehar klaseak pertsonalki jarraitu dituzten ikasleek etxetik egingo dute. Eta alderantziz.

Ekipo informatikoen hornidura eskura izatea Hezkuntza Departamentuarekin batera bermatuko zaie behar duten ikasle guztiei.

Horretarako, eta ikasleen arrakala digitalaren egoera identifikatzeko asmoz, EDUCAn erregistratu beharko da ikasleen egoera, ikasturtearen hasieran, haien konektagarritasunari eta etxean ordenagailua erabiltzeko duten aukerari dagokienez.

Egoera honetan ikastetxeak antolatutako eskolaz kanpoko ekintza guztiak bertan bera geratuko dira. Beste talde edo administrazioek antolatutako ekintzak osasun agintariek une bakoitzean zehazten dutenaren arabera egingo dira.

B.4 4. egoera: ikastetxeak erabat itxita

Agintariek ikastetxeak erabat ixtea agintzen badute, bertan behera geratuko da irakaskuntza presentziala.

Egoera epidemiologikoak hala uzten badu, behar bereziak dituzten adin txikikoen eskola-laguntza mantenduko da, hala nola sozialki ahulak diren familietako partaide direnena.

Ikastetxeko Arreta Digital Ez Presentzialeko Plana aplikatuko da. Plan horren oinarrizko irizpideak EDUCAn erregistratuta egon behar dute maila diferenteetan.

HORNIDURA TEKNOLOGIKOA.

Hornidura teknologikoari probetxurik onena ateratzeko, ikasturtearen hasierako egunetan, irakasleek beraiek emanen dizkiete ikasleei, ikastetxearen plangintzaren arabera, baliabide teknologikoak era egokian erabiltzen ikasteko behar diren klaseak.

MASKARAREN ERABILERA

Maskararen erabilera 40/2020 Foru Aginduak arautzen du, abuztuaren 28koa, Osasun Kontseilariak emana.

Maskararen erabilera derrigorrezkoa da, bai ikaslego bai irakaslegoarentzat.

Ikastetxeak maskara kirurgikoak izanen ditu eskura, norbait sintomak erakusten hasten den kasurako, eta maskara higienikoak irakasleentzat, eta ikasleei eskaini ahal izateko, ahaztu badute edo behar badute.

Nahitaezkoa den egoeretan maskara erabiltzen ez duen edozein ikaslek lehen oharra jasoko du. Jarrera jarraitzen badu, ikastetxetik kanporatuko da hiru eskola egunetan.

IKASLEEN SARRERA-IRTEEREN KUDEAKETA

1.- Hiru sarbide ezberdin ezarriko dira: atezaintzako ateak, patiokoa eta larrialdietakoak. Ikus planoak.

2.- Ikastetxeak maskara higienikoak edukiko ditu ikasleen beharrak betetzeko haiek bere maskara galdu edo ahaztuz gero.

3.- Sarrera eta irteera bideak seinaleztatuko dira.

4.- Kanpoko eta barneko ateak irekita izanen dira, ikasleak sartzen ari diren bitartean.

5.- Sarrera-irteerak era mailakatuan eginen dira:

Talde bakoitza atsedenaldira aterako da ikastetxera sartu den ordena berean. Gauza bera jardunaldia bukatu ondoren.

6.- Sarbidea galarazi behar zaie, edo ahal den gehien murriztu, ikastetxekoak ez diren pertsonei.

7.- 2 eta 3 egoeretan familiekin egindako bilerak modu telematikoan edo telefonoz egingo dira posible den heinean (ikasturte hasierako bilera kenduta, zein, osasun egoerak hala baimentzen badu, irailak 18a baino lehen presentzialki egingo den eta beti ere ikasle bakoitzeko legezko ordezkari bakarra etorriz)

IKASGELEN KUDEAKETA

1.- Ahal dela, ikaspostuak paretetatik hurbil jarri behar dira. Altzarien banaketak ez du aukerarik eman behar ikasleak aurrez aurre jartzeko.

2.- Oro har, 1,5 metroko tartea gordeko da lehenengo lerroaren eta irakaslearen lan-eremuaren artean (arbela, pantaila, arbel elektronikoa, etab.). Mahaiak ikasgelako atetik urruntzen saiatuko gara.

3.- Bikoizketako ikasgela bat erabili ondoren, garbitu eta desinfektatu beharko da, berriz erabili aurretik. Berdin jokatuko da ikasgela espezifikoen erabileran.

4.- Leihoak irekitzea: Neurri hau oso garrantzitsua da transmisioa ekiditzeko. Hortaz, ahalik eta denbora gehien mantendu behar dira leihoak irekita. Hotzari aurre egiteko ikasleek eta irakasleek berokiak jarri beharko dituzte.

5.- Ikasle bakoitzak eskola-postu finkoa izango du, bai ikasgela arruntean bai bikoizketa-gela edo espezifikoetan. Talde bakoitzeko tutoreak gainontzeko irakasleekin koordinatuko du ikasleen banaketa bai ikasgela arruntean bai gainontzekoetan (bikoizketa-gela eta espezifikoak). Gertuko kontaktuen miaketa errazteko, tutoreek gainontzeko irakasleei eta zuzendaritza taldeari ikasleen banaketaren mapak helaraziko dizkiete.

BARNEKO JOAN-ETORRIEN KUDEAKETA

1.- Arau orokorra izanen da kanpoko ateak irekita egotea, ateetako eskulekuak ukitu behar ez izateko. Jarraibide hori ez da beteko suteen aurkako arautegiaren kontrakoa bada.

2.- Ikasleek eta irakasleek maskara erabili beharko dute eraikinean zehar leku batetik bestera mugitzen direnean.

PATIOAREN ETA ATSEDENALDIAREN KUDEAKETA

1.- Maila desberdinetako ikasleen arteko gurutzatzeak saihestuko dira, atsedenaldiaren denbora mailakatuz eta egokituz eskola egunaren hasiera eta amaierarako erabilitako eskema berberaren arabera. Lehenengo txandakoek atsedenaldia 10:55etan hasi eta 11:25etan bukatuko dute, eta bigarren txandakoek 5 minutu beranduago.

2.- Langileek eta ikasleek maskara eramanen dute patiora joan eta handik ateratzeko joan-etorrietan.

3.- Atsedenaldietako zaintza indartuko da.

4.- Debekaturik daude kontaktu-jokoak eta baloia nahiz bestelako gauzak eskuz esku erabiltzekoak, eta orobat ariketa fisiko handia eskatzen dutenak.

5.- Salmenta-makinen erabilera saihestuko da, aldiro garbitu eta desinfektatzen direla bermatu ezin bada.

6.- Atsedenaldian euria egiten duenean: 1 eta 2. DBHko ikasleak klasean geratuko dira. Gelan hamaiketakoa jateko 10 minutu izango dute. Atsedenaldi hasieran jan beharko dute eta ondoren musukoa jarri. Beste mailako ikasleei Ikastetxetik kanpo ateratzeko aukera emango zaie. Kalera atera ondoren itzultzen badira, gelan geldituko dira atsedenaldia bukatu arte.

KOMUNEN ERABILERAREN KUDEAKETA

Komunen barruan dauden pertsonen kopurua mugatuko da, segurtasun-tartea bermatzeko.

Ikasleen (ikasgelatik) komunerako joan-etorriak kudeatuko dira.

Konketak eta pixatokiak, bitik bat itxiko dira, tarteka, erabiltzaileak hurbil egon ez daitezen. Manpara bidez bereizitako kabinak (horma lurzoruan edo sabaian itxi gabe) ere bitik bat itxiko dira.

Komunen okupazioa (libre/okupatuta) kartelen bidez adieraziko da, barrualdean edo sarbideetan segurtasun-tartea betetzen dela ziurtatzeko.

 Komunak maiz aireztatuko dira.

 Ikasleei azalduko zaie eskuak garbitzea nahitaezkoa dela komunak erabili aurretik eta ondoren.

Xaboi likidoaren eta eskuak lehortzeko paperaren hornidura egokia ziurtatuko da. Azaldu behar da hobe dela eskuak paperez lehortzea aireztagailua erabiltzea baino. Ez da eskuoihalik erabiliko.

Egunean hiru aldiz garbituko dira komunak, eta maiz desinfektatuko dira espazio eta azalera horiek; paperontziak tapakia pedalaz irekitzekoak izatea gomendatzen da, ukipena saihesteko.

Komunen erabilera mugatua izanen da ikastetxetik kanpoko pertsonentzat eta, behar izanez gero, ikastetxeko langile eta ikasleek erabiltzen ez dituzten komunak eskainiko zaizkie, ahal bada.

GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA

Eguneroko tratamenduaz gain, ikastalde batek baino gehiagok erabiltzen dituzten ikasgela espezifikoetan, sakoneko garbiketa egin behar da, ikasleek erabiltzen dituzten mahai, aulki, ekipo eta materialetan. Horretarako, material egokia jarriko da erabiltzaileen eskura, garbiketa beraiek egin dezaten.

Ikasle eta irakasleen lankidetza garbitzeko eta desinfektatzeko lanetan.

Ikasmahai bat erabili behar duten ikasleek aulkia eta mahaiaren gainazala (eta partekatuko den beste edozein altzari edo ekipoa) garbituko dute ikasmahaia erabili aurretik osasun agintariek zehazten duten moduan. Horretarako, garbitzeko produktuaren ontzi bat izanen da 6 ikasleko, eta erabilera bakarreko paper aski, egunero gainazal guztiak garbitzeko. Ikasleek behar adina denbora izanen dute, beren postua hartu aurretik, ukituko dituzten gainazal guztiak garbitzeko. Egun bakoitzaren amaieran, garbitasunaz arduratzen diren langileek berrituko dituzte hurrengo egunerako beharrezkoak diren materialak.

Irakasleen ardura izanen da erabilera partekatuko ikasgelako materialen garbiketa (mahaia, aulkia, ordenagailua eta osagarriak, urruneko agintea, giltzak...), eta lan hori egin ez dezaketen ikasleei dagokien garbiketa ere bai (edo bestela, beste ikasleren bati emanen diote lan hori).

Aurrekoez gain, espazio bakoitzaren sarreran (ikasgelak, laborategiak, bulegoak, komunak, etab.), ikastetxeko ikasleek eta langileek ontzi bat gel hidroalkoholiko izanen dute eskura, hara sartzean eskuak garbitzeko.

Ikasleek saiatu behar dute elementu komunak (ate-leihoetako eskulekuak, eskudelak, etab.) ahalik eta gutxien ukitzen. Horretarako, ateak irakasleak ireki behar ditu, ikasgelara sartzeko eta ateratzeko. Ikasleek ez dute leihorik ez ireki, ez itxi behar ere.

Ahal den neurrian, garbiketa produktuak ez dira ikasleen eskura egongo.

IKASTETXEKO LANGILEEN KUDEAKETA

Ikastetxeko pertsonala esatean aipatzen dira irakasleak, ikasleak eta administrazioko, zerbitzuetako eta garbiketako langileak.

Ikastetxeko pertsonalak uneoro jarraituko ditu COVID-19ari aurre egiteko prebentzio-neurrien Fitxetan jasotzen diren prebentzio-neurriak; zuzendaritza-taldeak eskuratuko dizkie Fitxak, edo garbiketa kanpoko langileek egiten badute, beraien enpresak.

Aipatutako Fitxa horien neurri osagarri gisa, ondoko jarraibide hauek beteko dira:

Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

Eskularruak erabiltzea saihestu behar da, ohiko baldintzetan erabiltzen direnean izan ezik (garbiketa); ziurtatu behar da eskuak era egokian eta maiz garbitzea.

Esleitu zaizkion lan-eremuak errespetatzea (sektoreak, ikasgelak, bulegoak...).

Lokal partekatuetan (departamentuak, bilera-gelak...) beti leku berean esertzen saiatzea.

Materiala partekatzea saihestea (ordenagailuak, bulegoko materiala, etab.) eta, hala eginez gero, erabili aurretik eta ondoren desinfektatu behar dela kontuan izatea.

Barneko joan-etorriak saihestea, ezinbestekoak ez badira.

Eremu komunetan (irakasle-gelak, departamentuak, etab.) egoteko ordutegiak mailakatzea, bertan elkartzen direnen kopurua mugatzeko eta urruntze fisikoko neurriak errespetatzea errazteko. Irakasle-gelan espazio bera esleitzea behin betiko irakasle bakoitzari. Egun berean espazio bera partekatu behar badute irakasle batek baino gehiagok, desinfektatu behar da, irakasle-gelatik ateratzean.

Ikasleak iritsi aurretik, langile guztiek izan behar dute eskola-jarduera presentziala hasi orduko hartuko diren neurriei buruzko informazioa. Gai hori tratatuko da ikasturte hasierako klaustroan, ikasleei harrera egin aurretik.

Publikoari begira lan egiten duten langileak: atezainak eta idazkariak

Langile horien eta ikasleen eta bisitarien arteko urruntze fisikoa bermatzea (bisitak ahal den gehien mugatuko dira).

Lan egiteko espazioek urruntze fisikoko arauak errespetatzeko modukoak izan behar dute.

Gel hidroalkoholikoko dosifikatzaileak eskura izan behar dira lanpostuan, dokumentazioa edo bestelako objektuak trukatzen direnerako.

Langileentzako lokalak:

Irakasle-gela eta bilera-gelak

Aulkiak gutxienez 1,5 metroko tarteetan ezarriko dira, eta ez dira eseriko aurrez aurre, segurtasun-tartea gorde gabe.

Azalpen-saioak emateko tresna guztiak, esaterako urruneko aginteak, errotulagailuak, seinalizadoreak, etab., desinfektatu behar dira erabili aurretik eta ondoren.

Maiz aireztatu behar dira bilera-gelak, irakasle-gelak, bulegoak, departamentuak...

Aukera den guztietan, ateak lotuko dira zabalik gera daitezen.

Gel hidroalkoholikoko dosifikatzaileak eskura izan behar dira bilera-mahaietan, dokumentazioa edo bestelako objektuak trukatu ondoren erabiltzeko.

Bulegoak

Apalategietatik kendu behar dira apaingarri guztiak, eguneroko garbiketa-lanak errazteko.

Languneak maiz aireztatu behar dira.

Bulegoa partekatua bada, aurrez aurre esertzea saihestu behar da, eta ezarritako segurtasun-tartea gorde.

Beste bulegoetara joatea saihestu behar da.

Pertsona bakoitzaren ardura da bere lanpostua baldintza osasungarrietan mantentzea. Irizpide horretatik, profesional batek arreta ematen badie espazio berean ikasle desberdinei, elkarren segidan (fisioterapia, logopeda...) erabilitako azalerak desinfektatuko dira eta gela aireztatuko da, gutxienez 5 minutuz, saio bakoitzaren ondoren.

Erabilera komuneko materialen garbiketa eta desinfekzioa zaintzea (inprimagailuak, fotokopiagailuak, etab.).

Gel hidroalkoholikoko dosifikatzaileak eskura izan behar dira lanpostuan, dokumentazioa edo bestelako objektuak trukatzen direnerako.

IKASTETXEKOAK EZ DIREN PERTSONEN KUDEAKETA

Jarraibide orokorrak:

Ahal den gehien mugatuko da ikastetxekoak ez diren pertsonen presentzia, ikastetxeko pertsonaltzat hartuz irakasleak, ikasleak, eta administrazioko, mantenuko eta zerbitzu orokorretako langileak (atezainak eta garbitzaileak).

Ezin izanen dira ikastetxera sartuCOVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonak, ezta eritasuna diagnostikatu zaien pertsonak ere, agindutako isolamendu-aldia bukatu ez badute, edo etxeko berrogeialdian dauden pertsonak, COVID-19aren sintomak edo diagnostikoa izan duen pertsonaren batekin kontaktu estua izan dutelako.

Transmisioaren prebentziorako neurri nagusiak, ikastetxera sartzen diren pertsona guztientzat:

Ikastetxera sartzen diren pertsona guztiek, barruan diren bitartean, maskara higienikoa erabiliko dute, osasun-agintariek eman eta indarra duten gomendioei jarraikiz.

Hesi-babeserako neurriak aplikatzea.

Modu ikusgarrian erakutsiko dira pertsona horientzako jarraibideak, ibiltzeko diren espazioak eta norabideak, erabili behar dituzten komunak, igogailuak erabiltzeko debekua (salbuespenak salbu), babes-neurriak, etab.

Saihestu behar da ikastetxekoak ez diren pertsonek materiala partekatzea (ordenagailuak, idatz-materiala, etab.) haien artean edo ikastetxeko pertsonekin; hala eginez gero, kontuan izan behar da erabili aurretik eta ondoren desinfektatu behar dela.

Saihestu behar dira ikastetxekoak ez diren pertsonak joan-etorrian ibiltzea ikastetxe barnean, ezinbestekoa ez bada.

Guraso edo lege-ordezkarien arreta

Ahal den guztietan, familien arreta leku irekian eginen da, edo leku aireztatuan, betiere segurtasun-tartea gordez. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.

Eremu komunetan egoteko ordutegiak mailakatzea, bertan elkartzen direnen kopurua mugatzeko eta urruntze fisikoko neurriak errespetatzea errazteko.

Gel hidroalkoholikoko dosifikatzaileak eskura izan behar dira lanpostuan eta ikastetxekoak ez diren pertsonak ibil daitezkeen lekuetan, dokumentazioa edo bestelako objektuak trukatzen diren kasurako.

  1. eta 3. egoeretan:

Lehentasuna emanen zaio telefono edo telematika bidezko arretari.

Banatzaileak

Produktua ikastetxean entregatu behar denean ziurtatu behar da banatzaileek aldez aurretik ikastetxera abisatzen dutela, eta paketea atezaintzaren aurrean uzten dutela, ezarritako urruntze- eta osasun-neurriak aplikatuz.

Higiene pertsonaleko neurriak zorrotz zainduko dira paketeak erabiltzean. Paketeak jaso ondoren beti eskuak garbituko dira. Neurri horien osagarria izan daiteke eskularruen erabilera, etiketan ezaugarri hauek dituztela zainduta (EN ISO 374-5:2016 VIRUS). Eskularruak jartzea, kentzea eta botatzea segurtasunez eginen da, Osasun Ministerioaren jarraibideak betez.

JOKABIDEA COVID-19AREN AURREAN KALTEBERAK DIREN PERTSONEN KASUAN

Langileak COVID-19aren aurrean kalteberak izatea eragiten duten egoerak hauek dira: eritasun kardiobaskularrak dituzten pertsonak, hipertentsioa barne, biriketako eritasun kronikoa, diabetes, giltzurrunetako gutxiegitasun kronikoa, inmunodepresioa, minbizia tratamendu aktiboko fasean, gibeleko eritasun kroniko larria, obesitate morbidoa (IMC>40), haurdunaldia eta 60 urtetik goitikoak.

Langile horiek lanera itzultzen ahalko dira, beren baldintza klinikoa kontrolatuta badago eta aukera ematen badu, eta babes-neurriak zorrotz betez.

Zalantzarik izanez gero, langileak kontaktuan jarri behar du Laneko Arriskuen Prebentzioko Sekzioko osasun-langileekin: (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.); telefonoak: 848.42.37.69/848.42.37.28.

LAPZko osasun-langileek ebaluatu behar dute SARS-CoV-2 koronabirusaren infekzioaren aurrean bereziki sentiberak diren langileen presentzia, sentiberatasun berezi horren izaera ezarri, eta txostena eman behar dute, prebentzioko, egokitzapeneko eta babesteko neurriak zehaztuz. Horretarako, kontuan izanen dute ea baden, hala ez, baldintzarik, pertsona horiek lan egin dezaten, beraien osasunari dagokion arriskua handitu gabe.

Prebentzioko Sekzioak jakinaraziko dizkie langileari eta ikastetxeko ardura duen pertsonari langile hori bere lanpostura itzultzeko edo bertan jarraitzeko hartu beharreko neurriak.

COVID-19 KASUEN KUDEAKETA IKASTETXEETAN

Gogoeta orokorrak:

Jarraibide orokorrak:

Ikasle batek ESKOLARA JOAN BEHAR DU osasun egoera onean badago.

Ikasle batek EZ DU ESKOLARA JOAN BEHAR osasun-agintaritzak zehaztutako egoeretan.

Kasuen kudeaketa

Ikastetxean, eta gaur egungo testuinguruan, kasuen detekzio goiztiarra eta haien bakartzea, bai eta kontaktu estuena ere, segurtasun-inguruneari eusteko eta hezkuntza eta pedagogia-helburuak lortzeko neurririk garrantzitsuenetakoa da.

COVID-19 kasuak osasun agintariek ezartzen duten prozeduraren arabera kudeatuko dira ikastetxeetan. Prozedura hori www.educacion.navarra.es web orrian argitaratuko da.

Sintomak ikastetxean sumatzen dituzten langileek espazio bereizi batera erretiratu behar dute, eta harremanetan jarri Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin (helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.; telefonoa: 848 42 37 69/28) edo Nafarroako Foru Komunitateko erreferentziazko telefonoarekin (948 290 290), eta haren jarraibideei jarraitu behar diete.

COVID-19RAKO ERREFERENTZIA DIREN PERTSONEK ZERTAN LAGUNDUKO DIOTEN ZUZENDARITZA TALDEARI.

1.- Erredakzio-lanerako laguntza:

2.- Kontrol-lanetarako laguntza gai hauen inguruan:

a) Eskuen garbiketari buruzko infografiaren presentzia ziurtatzea.

b) Xaboi likidoaren dosifikatzaileak eta eskuak lehortzeko papera badirela ziurtatzea.

c) Oinarri alkoholikoko desinfektatzailearen hornidura ziurtatzea.

3.- Informazioa zabaltzen laguntzea gai hauen inguruan:

- Kontingentzia Protokoloa eguneratzea eta informazioa zabaltzea, uneko egoeraren arabera.

- Ikastetxekoak ez diren pertsonei dagozkien segurtasun-neurriei buruzko informazioaren zabalpena ziurtatzea.

- Informazio eguneratua hezkuntza komunitate osoko kideei iristen zaiela erraztea.

Aurreko zerrendan ageri diren lanetan lagundu ahal izateko, esleitutako langileek izanen dute:

JARDUERA FISIKOAK ETA ESKULANAK

Kirol jarduerak

Horien praktika mugatu behar da intentsitate baxuko jardueretara, ezinezkoa bada 1,5 metroko gutxieneko tartea gordetzea.

Familiei gogorarazi behar zaie Gorputz Hezkuntza dagoen egunetan ikasleek jantzi egokiak jantzita etorri behar dutela etxetik, aldagelen erabilera saihesteko eta ikasleen arteko kontaktuak mugatzeko.

Baloia eta kontaktua behar duten jolasak saihestea.

Erabilera komunitarioko materialaren erabilera saihestea, edo horien erabilpena pertsona helduaren esku bakarrik egotea. Ezinbestekoa bada horiek erabiltzea, arauzko desinfekzioa egiten dela bermatzea.

Lehentasuna ematea segurtasun-tartea gordetzeko aukera ematen duten kirol-jarduerei.

Eskulanak:

 Lehentasunez erabiltzea material banakakoa eta erabili ondoren botatzekoa, edo bestela, desinfekzioa ziurtatzea.

Liburutegien funtzionamendua egokitzea, liburuen erabilpena arautuz eta desinfekzio-protokolo egokitu bat ezarriz.

Irakaslearen irakurketari ematea lehentasuna, liburuen erabilera mugatzeko.

 Ez jartzea erabilera kolektiboko ordenagailurik ikasgelan.

IRAKASKUNTZA ESPEZIFIKOAK

Ikasgela hauek (musika, plastika, teknologia, informatika, laborategiak, tailer-ikasgelak, etab.) sakon garbitu beharko dira egunero, erabiltzen badira.

PLANOAK