• musika1
  • polikiroldegia
  • informatika2
  • areto_nagusia
  • biologia
  • p5250251
  • teknologia

Gure ikastetxea

 

 

Heziketa eskaintza

 

 

Idazkaritza

 

 

Komunitatea

 

 

Ikasleentzako baliabideak

 

DBH 1         DBH 2        DBH 3       DBH 4         Batxilergo 1         Batxilergo 2

 

GERTAKIZUN PLANA

Azken eguneratzea: Asteartea, 15 Iraila 2020

Hemen kontsultatu dezakezu gertakizun plana eguneratua

2020-2021 IKASTURTEKO HEZKUNTZA JARDUERA PRESENTZIALA AURRERA ERAMATEKO PREBENTZIO ETA ANTOLAKUNTZA PROTOKOLOA

(irailak 15ean eguneratua)

Alaitz BHI

A.- IKASTETXEEN ANTOLAKUNTZARI BURUZKO ZENBAIT GOGOETA OROKOR.

Ardatz nagusiak.

Helburu nagusia izanik COVID-19aren aurrean langileen eta ikasleen segurtasuna eta osasuna bermatzea, dokumentu hau lau ardatz nagusiren inguruan eratu da:

- Kutsapenak saihestea         

- Ikastetxeetan gerta daitezkeen kasuak garaiz detektatzea eta isolatzea.

- Lehentasuna ematea irakaskuntza presentzialari eta ikasle kalteberenen arretari.

- Familiako eta laneko bizitzak bateragarriak izatea, ikastetxean ikasleen arreta egokia bermatuz.

Frogatuta dago edozein patogenoren kontrolerako bi alderdi nagusi hartu behar direla kontuan:

  • Espazioen eta pertsonen joan-etorrien antolaketa.
  • Garbitasun-neurriak.

      Hezkunza komunitatea jakinaren gainean izatea.

            Oso garrantzitsua da, beraz, prebentziorako, higienea mantentzeko eta osasuna sustatzeko helburuz Planean jasotzen diren eta ikastetxeetan ezarriko diren neurriei buruzko informazioa hezkuntza komunitate osora zabaltzea eta ongi uler daitezen bermatzea.

            Helburua hau da:

- Ikastetxeko langileei informazioa emanen zaie eta prebentzio- nahiz higiene-neurriei buruzko trebakuntza eskainiko zaie, eta haiek erraztuko dute hezkuntza komunitateko gainerako kideekiko komunikazioa.

- Informazioa igorriko zaie familia guztiei, eta kanal ireki bat mantenduko da, sor litezkeen zalantza guztiak argitzeko.

- Infografia, kartel eta seinaleen erabilera indartuko da, prebentzio- eta higiene- neurriak betetzea sustatzeko. Informazio hori osasun-agintarien irizpideen arabera eguneratuta dagoela zainduko da.

Antolakuntzari dagokionez, litekeena da zenbait neurrik jarduera edo metodologia batzuen gauzapena mugatzea, eta kasu horietan malgutasunez ezarriko dira, une epidemiologikoaren arabera egokituz, eta era murriztaileagoan edo malguagoan ezarriz, unean uneko arriskuak eta onurak baloratuta.

Sektoreen sistema.

Ikasle talde desberdinak, ahal den neurrian, eskura dauden ikasgela desberdinetan banatuko dira, horrela, klaseen arteko tarteetan lekualdaketa ezinbestekoetaraino murriztuko da.

Sektore batek baino gehiagok sarbide bera erabili behar dutenean (sarrera, pasabideak, eskailerak, etab.) modu mailakatuan eginen dute, pilaketak eta eremu komunetan guztiak aldi berean ibiltzea saihesteko.

B.- EGOEREN SAILKAPENA UNEAN UNEKO OSASUN EGOERAREN ARABERA.

B.1.- 1. egoera: Egoera hau “Normaltasun berria” deitu den horri dagokio; egoera honetan, kutsatzeko arriskua txiki xamarra da eta fokuak kontrolatzeko gaitasuna, berriz, handia.

1.- Taldeen eta ordutegien antolaketa.

Egoera honetan arreta presentziala bermatuko da ikasle guztientzat, eskola-egun guztietan, gutxienez 2,25 m2 ikasleko ratioa ahal den neurrian errespetatuz.

  1. egoera honetan, helburua irakasleak eta ikasleak sektoreetan biltzea bada ere, helduak mugitu daitezke sektore batetik bestera, eta sektore baten barnean ere bai, ezarritako higiene-neurriak betez gero. Ikasleei dagokienez, ez dute partekatuko ahal den neurrian beren erreferentziazko ikasgela beste ikastaldeetako ikasleekin. Bikoizketako eta irakaskuntza espezifikoetako ikasgelei dagokienez, ikastalde desberdinetako ikasleek erabiltzen ahalko dituzte, higiene-, desinfekzio- eta aireztapen-neurriak betetzen badira.
  2. egoeran, ikastetxeko bizitza normaltasunaren barnean dago, indar bereziz zaintzen dira urruntze- eta higiene-neurriak (1,5 metroko tartea, maskara higienikoa, tartea gorde ezin bada, eskuak maiz garbitzea eta hidrogela) eta arlo edo sektore desberdinetako ikasleen arteko interakzioa saihesten da.

Garrantzitsua da azpimarratzea ikasleek beren lanerako materiala eduki behar dutela, ahalik eta gehien saihesteko materiala partekatu behar izatea.

Ikasleek ohiko ordutegiak izanen dituzte. Ikastetxeetako arduradunek sartzeko eta ateratzeko uneak mailakatuak izan daitezen banatuko dituzte taldeak, kontuan hartuta azkenak sartzen diren taldeak ateratzen ere azkenak izanen direla. Antolakuntza-neurri horiek erreferentziazko ikuskatzaileari aurkeztu behar zaizkio, eta ondoren familiei, eskola-jarduerak hasi aurretik.

Klaseko lehenbiziko eguna erabiliko da, besteak beste, ikasleei eta haien arduradunei azaltzeko sarrera eta irteerako ordutegiak, harrera-guneak eta patioko jostalekuak, eta sartzeko eta ateratzeko dagozkien ibilbideak. Horien berri familiei ere eman beharko zaie, ikasturtea hasi aurretik.

Gorputz Heziketa

Gorputz Heziketako irakaslegoak klaseak aire librean emango ditu ahal den neurrian.

Aire librean lan egitea posible ez denean, ondo aireztatutako guneak erabiltzen saiatuko da, tamaina egokia dutenak eta segurtasun tartea bermatzen dutenak. Ekintza fisiko mota guneen ezaugarrien araberakoa izango da. Betiere instalazioak aldian-aldian aireztatuko dira.

Ikasgaia aipatutako baldintzetan eman ezin ez bada, erreferentziako ikasgaietan eman ahal izateko moduan moldatuko dira.

 B.2 2. Egoera: egoera horretara igaroko da osasun-agintariek hala ezartzen dutenean, eta sektoreen blokeo indartua abiaraziko da.

Antolakuntza 1. egoeraren irizpideei jarraituz egingo da, eskola egunaren amaiera 15:00etara aurreratuz.

Hezkuntza Sailak eman ditzakeen errefortzuko langileak, egoeraren arabera, zaintzak, arruntak nahiz atsedenaldikoak, hobetzeko, bikoizketak egiteko, etab., erabiliko dira, zuzendaritza taldearen esanetara.

Egoera honetan ikastetxeak antolatutako eskolaz kanpoko ekintza guztiak bertan bera geratuko dira. Beste talde edo administrazioek antolatutako ekintzak osasun agintariek une bakoitzean zehazten dutenaren arabera egingo dira.

Ekintza osagarrien kasuan, osasun egoeraren araberan egin ahal izango dira.

Gorputz Heziketa

Gorputz Heziketako irakaslegoak klaseak aire librean emango ditu ahal den neurrian.

Aire librean lan egitea posible ez denean, ondo aireztatutako guneak erabiltzen saiatuko da, tamaina egokia dutenak eta segurtasun tartea bermatzen dutenak. Ekintza fisiko mota guneen ezaugarrien araberakoa izango da. Betiere instalazioak aldian-aldian aireztatuko dira.

Ikasgaia aipatutako baldintzetan eman ezin ez bada, erreferentziako ikasgaietan eman ahal izateko moduan moldatuko dira.

B.3 3. egoera: egoera horretara igaroko da osasun-agintariek hala ezartzen dutenean.

Ordutegia 2. egoerako bera izanen da.

Aurrez aurreko eta urrutiko irakaskuntzak astero txandakatuko dira. Horretarako, astebetez talde bakoitzeko ikasleen erdia ikastetxean geratuko den bitartean, beste erdiak klaseak etxetik jarraituko ditu, bi erdiek ordutegi berbera izanik. Hurrengo astean aurreko astean zehar klaseak pertsonalki jarraitu dituzten ikasleek etxetik egingo dute. Eta alderantziz.

Ekipo informatikoen hornidura eskura izatea Hezkuntza Departamentuarekin batera bermatuko zaie behar duten ikasle guztiei.

Horretarako, eta ikasleen arrakala digitalaren egoera identifikatzeko asmoz, EDUCAn erregistratu beharko da ikasleen egoera, ikasturtearen hasieran, haien konektagarritasunari eta etxean ordenagailua erabiltzeko duten aukerari dagokienez.

Egoera honetan ikastetxeak antolatutako eskolaz kanpoko ekintza guztiak bertan bera geratuko dira. Beste talde edo administrazioek antolatutako ekintzak osasun agintariek une bakoitzean zehazten dutenaren arabera egingo dira.

B.4 4. egoera: ikastetxeak erabat itxita

Agintariek ikastetxeak erabat ixtea agintzen badute, bertan behera geratuko da irakaskuntza presentziala.

Egoera epidemiologikoak hala uzten badu, behar bereziak dituzten adin txikikoen eskola-laguntza mantenduko da, hala nola sozialki ahulak diren familietako partaide direnena.

Ikastetxeko Arreta Digital Ez Presentzialeko Plana aplikatuko da. Plan horren oinarrizko irizpideak EDUCAn erregistratuta egon behar dute maila diferenteetan.

HORNIDURA TEKNOLOGIKOA.

Hornidura teknologikoari probetxurik onena ateratzeko, ikasturtearen hasierako egunetan, irakasleek beraiek emanen dizkiete ikasleei, ikastetxearen plangintzaren arabera, baliabide teknologikoak era egokian erabiltzen ikasteko behar diren klaseak.

MASKARAREN ERABILERA

  • Arau orokorrak.

Maskararen erabilera 40/2020 Foru Aginduak arautzen du, abuztuaren 28koa, Osasun Kontseilariak emana.

Maskararen erabilera derrigorrezkoa da, bai ikaslego bai irakaslegoarentzat.

Ikastetxeak maskara kirurgikoak izanen ditu eskura, norbait sintomak erakusten hasten den kasurako, eta maskara higienikoak irakasleentzat, eta ikasleei eskaini ahal izateko, ahaztu badute edo behar badute.

Nahitaezkoa den egoeretan maskara erabiltzen ez duen edozein ikaslek lehen oharra jasoko du. Jarrera jarraitzen badu, ikastetxetik kanporatuko da hiru eskola egunetan.

IKASLEEN SARRERA-IRTEEREN KUDEAKETA

1.- Hiru sarbide ezberdin ezarriko dira: atezaintzako ateak, patiokoa eta larrialdietakoak. Ikus planoak.

2.- Ikastetxeak maskara higienikoak edukiko ditu ikasleen beharrak betetzeko haiek bere maskara galdu edo ahaztuz gero.

3.- Sarrera eta irteera bideak seinaleztatuko dira.

4.- Kanpoko eta barneko ateak irekita izanen dira, ikasleak sartzen ari diren bitartean.

5.- Sarrera-irteerak era mailakatuan eginen dira:

Talde bakoitza atsedenaldira aterako da ikastetxera sartu den ordena berean. Gauza bera jardunaldia bukatu ondoren.

6.- Sarbidea galarazi behar zaie, edo ahal den gehien murriztu, ikastetxekoak ez diren pertsonei.

7.- 2 eta 3 egoeretan familiekin egindako bilerak modu telematikoan edo telefonoz egingo dira posible den heinean (ikasturte hasierako bilera kenduta, zein, osasun egoerak hala baimentzen badu, irailak 18a baino lehen presentzialki egingo den eta beti ere ikasle bakoitzeko legezko ordezkari bakarra etorriz)

IKASGELEN KUDEAKETA

1.-Ikasgelako postuak banatuko dira pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-tartea gordetzeko moduan. Lehentasunez hormen ondoan ezarriko dira postuak. Altzarien banaketak ez du aukerarik eman behar ikasleak aurrez aurre jartzeko.

2.-Gutxieneko 1,5 metroko tartea gordeko da lehenengo lerroaren eta irakaslearen lan-eremuaren artean (arbela, pantaila, arbel elektronikoa, etab.). Mahaiak ikasgelako atetik urruntzen saiatuko gara.

3.- Bikoizketako ikasgela bat erabili ondoren, garbitu eta desinfektatu beharko da, berriz erabili aurretik. Berdin jokatuko da ikasgela espezifikoen erabileran.

4.- Ikasgela aldian-aldian aireztatuko da. Aireztatze hori nahitaez egin beharko da ikasleak iritsi baino 10-15 minutu lehenago, klasea amaitu ondoren, atsedenaldiaren unean eta eguna amaitzean. Eguraldiak baimentzen badu, aireztapen hori etengabea izango da eskola egun osoan zehar.

5.- Ikasle bakoitzak eskola-postu finkoa izango du, bai ikasgela arruntean bai bikoizketa-gela edo espezifikoetan. Talde bakoitzeko tutoreak gainontzeko irakasleekin koordinatuko du ikasleen banaketa bai ikasgela arruntean bai gainontzekoetan (bikoizketa-gela eta espezifikoak). Gertuko kontaktuen miaketa errazteko, tutoreek gainontzeko irakasleei eta zuzendaritza taldeari ikasleen banaketaren mapak helaraziko dizkiete.

BARNEKO JOAN-ETORRIEN KUDEAKETA

1.- Arau orokorra izanen da kanpoko ateak irekita egotea, ateetako eskulekuak ukitu behar ez izateko. Jarraibide hori ez da beteko suteen aurkako arautegiaren kontrakoa bada.

2.- Ikasleek eta irakasleek maskara erabili beharko dute eraikinean zehar leku batetik bestera mugitzen direnean.

.PATIOAREN ETA ATSEDENALDIAREN KUDEAKETA

1.- Maila desberdinetako ikasleen arteko gurutzatzeak saihestuko dira, atsedenaldiaren denbora mailakatuz eta egokituz eskola egunaren hasiera eta amaierarako erabilitako eskema berberaren arabera. Lehenengo txandakoek atsedenaldia 10:55etan hasi eta 11:25etan bukatuko dute, eta bigarren txandakoek 5 minutu beranduago.

2.- Langileek eta ikasleek maskara eramanen dute patiora joan eta handik ateratzeko joan-etorrietan.

3.- Atsedenaldietako zaintza indartuko da.

4.- Debekaturik daude kontaktu-jokoak eta baloia nahiz bestelako gauzak eskuz esku erabiltzekoak, eta orobat ariketa fisiko handia eskatzen dutenak.

5.- Salmenta-makinen erabilera saihestuko da, aldiro garbitu eta desinfektatzen direla bermatu ezin bada.